Deustuko jaietako kartela eta egitaraua

prestaldizkaria 2012ko mar. 7a, 16:19

Oso gutxi falta da 2012ko Deustuko jaiak hasteko. Jai Batzordeak aurtengo kartela eta egitaraua helarazi digu. Eskerrik asko eta animo denoi prestaketa lanetan!

Martxoak 16 ostirala

17:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren hasiera eta zabaltzea Done Petri Plazan (1.gunea).

17:00 Tarte polita pasatzeko, animatu ta apunta zaitez Briska Txapelketan, Jubilatuen Etxean.

20:00 Berriro ere, nola ez, jaiekin hasteko, TXUPINAZO ETA PREGOIA Done Petri Plazan. Geroago, konpartsen, koadrilen eta nahi duenaren jaitsiera txosnetara (4.gunea) nor bere burua ikus eta entzunarazteko Deustuko kaleetatik. Deustuko txistulari eta gaiteroen presentzia ezin hobea izango dugu gurekin, baita Ondalan konpartsako erraldoiena ere. Txosnetara heltzean, luntx herrikoia, jaiekin eta gauarekin ondo hasteko. Jaitsierak  Kuadrilen arteko txapelketarako puntuatzen du.

21:00 Gazte Lokalean kontzertuak.

22:00 Kontzertuak txoznetan (4.gunea). GORANTZ ERORI+MISTER JAM

Martxoak 17 larunbata

09:00 Deustuko lehenengo Mendi martxa.

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plaza (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

12:00 ARROZAHOTSAZ Deustun biltzen garen auzokideen kultura anitzak aprobetxatuz, arroza elkar ezagutzeko aitzakia bihurtu nahi izan dugu. Horretarako aurten ArrozAhotsaz lehenengo txapelketa ospatuko dugu!! Deustuko arroza sukaldatzeko eraz gain beste batzuk ezagutzeko aukera izango dugu! Badakizu zelan sukaldatzen dute arroza Kolonbian, Txinan, Marokon edo Galizan? Done Petri Plaza (1.gunea).

12:00 Umeek umeentzako tailerretan parte har dezakete, geroko bazkarira gosez heltzeko. Jai-batzordeak beraien jai ereduei jarraituz, umeentzako ekintzetan zenbait balio transmititzen saiatzen da; hauen artean euskara, elkarlana, birziklapena, hezkidetza eta kulturartekotasuna. Done Petri Plaza (2.gunea).

Ohr!g!nal dendak lagunduta umeentzako dinamikak, Deustuko Gazte guneak antolatutako tailerra, Rokodromoa bertan egongo dira.

15:00 Arrozaz egindako platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkari herrikoia.

16:30 Kuadrila eta konpartsen arteko jolasak (1.gunean).

17:00 Jubilatuen Etxean txapelketekin jarraitzen dute. Tute Txapelketa.

17:30 MADDI PIRATA umeentzako antzezlana ZIRTAKA taldearen eskutik. ????

19:00 Mp3 esperiens. Done Petritik hasita (1.gunean)

19:30 SUZKO ZEZENA. Botika Zahar parkean (2.gunea).

20:00 DEUSTUKO ANDREEN AURRESKUAren etsaioa. Done Petrin (1. gunean).

20:30 ERROMERIA. Ohiko dantzak ikasteko modurik onena, jaietan, plazan bertan ikastea da. Done Petri Plazan (1.gunea).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Sekulako berbena txosnetan (4.gunea): LISKER.

Martxoak 18 igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin.

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plazan (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 eta 17:00-21:00.

12:00 San Felizisimo-tik, eta ohikoa izaten hasia den bezala,  Deustuko udal korporazioa alkatearekin buruan,  Deustuko kaleetatik ibiliko da gaitero, txistulari, dantzari eta gainerako deustuarrekin batera. Anima zaitez eta parte hartu ohitura polit honetan.

12:00 Umeentzako tailerrak. Done Petri Plazan (1.gunea)

12:30 Animatu eta Deustuko Bizirik antolatutako 5. Tronpa Txapelketan parte hartu. Botika Zahar Parkean (2. gunea)

13:00 DEUSTUKO EMAKUMEEN AURRESKUA. Alkatearen kalejira Done Petri Plazara heltzean, Deustuko neskek gure herriko ohiko dantza hau dantzatzeko momentua izango da (1.gunea). Geroago, luntx herrikoia.

17:30 Bazkalostean izugarrizko PILOTA PARTIDUAK  (amateur, 1. mailako afizionatuak) biziki itxarotako momentua bilakatu dena. Iharra Frontoian (1.gunea).

18:00 Betiko abestiak dantzatzeko garaia: Berbena Kanp. Done Petri Plazan (1gunea).

MARTXOAK 19 Astelehena

19:30  BERTSO SAIOA. Bertsoen ohiturak bizirik jarraitzen du, gero eta jende gehiagok gozatzen du bertsoak egiten eta entzuten, gainera adin guztietako pertsonak izaten dira. Deustun hurrengo bertsolariak izango ditugu gurekin: … (4.gunea).

Martxoak 22 osteguna

GAZTEOK DEUSTU AMETSEZ PUZTERA GOAZ!!!

Deustuko gazte eragileok gure borrokak eta ametsak lortzeko bideak eraikitzen ari gara!!! Arten elkarrekin egiten hasi garen dinamikekin aurrera jarraitu eta Deustuko gazteok jaietan ere elkarrekin eta presente egon nahi dugu eta horretarako gaur Deustuko lehenengo Gazte Gaua ospatuko dugu!!! Animatu eta hurbildu Deustu puztera!!!

18:30 GINKANA POTEOA

21:00 GAZTE AFARIA. Jai-batzordeko txosnan (4. gunea)

Martxoak 23 ostirala

17:00 Gaur Nagusien etxean Domino Txapelketa heldu da.

19:30 Ume eta gazteen PLAY BACK txapelketa. Denok aho zabalik uzteko ekar itzazue abestu ta dantzatu nahi dituzuen abestiak CDan. Done Petri Plazan (1.gunea).

20:00 Kantujira Deustuko Kantugintza taldearekin, herriko txistulari eta kantutegien laguntzaz, Deustuko kaleetatik gure betiko euskaldun abestiak abestuko ditugu. Done Petri Plazatik.

20:30 Txaranga Poteoa. Izeki Tabernatik hasita. (Kuadrila eta konpartsen artekoa).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan. AFU + RAPEROS DE EMAUS + LA CHULA POTRA (4.gunea).

Martxoak 24 larunbata

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaiteroekin.

10:00 Roller ginkana. (21:30 Argazkien emanaldia).

11:00 ESKUZ EGINDAKO PRODUKTUEN AZOKAren irekiera. Done Petri Plaza (1.gunea) Ordutegia: 11:00-14:30 y 17:00-21:00.

11:30 ERRALDOI TOPAKETA Ibilbidea honakoa izango da: Blas de Otero 42, Luis Power, Madariaga, Frontoia, Done Petri plaza, Madariaga, Heliodoro de la Torre, Blas de Oteron amaitzeko 15ak aldera.

12:00 TOMATE NAGUSI sukaldaritza txapelketa. Anima zaitez plater bat prestatzen, hori bai, osagai berezia eta ezinbestekoa, tomatea da. Anima zaitez eta utz gaitzazu denok aho zabalik! Done Petri Plazan (1.gunea).

12:00 Umeentzako tailerrak. Done Petri Plazan (1.gunea).

15:00 Platerren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkaria. Done Petri Plazan (1.gunea).

17:00 Gaur musa jolastera!. Nagusien Etxean.

17:30 UMEENTZAKO DISKO TXIKI. Done Petri Plazan (1.gunea).

19:30 Kuadrila eta konpartsen arteko PLAYBACK txapelketa. Done Petri Plaza (1.gunea).

20:00 Jaietako azken SUZKO ZEZENA. Botika Zahar Parkea (2.gunea).

21:00 Kontzertuak Gazte Lokalan.

22:00 Kontzertuak txosnetan IZARGI.

Martxoak 25 igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko Gaiteroekin kaleak girotzeko.

11:30 Sekulako ESTROPADAK, Deustuko Arraun Elkartearen eskutik. Bizkaiko traineru guztiak, baita Gipuzkoa eta Kantabriako zenbait ere etorriko dira gurera. Gizonezko zein emakumezkoak arraunean, Botika Zaharrean ikusi ahal izango ditugu.

12:00 Jaiak bukatzen hasteko, kalean jolastu! Umeentzako tailerrak. Botika Zahar parkean (2.gunea).

12:00 BIHOTZ ALAI FOLKLORE DANTZA TALDEAren eskutik, eta jaietan ohikoa denez, euskal dantzen erakustaldia. Done Petri Plazan (1.gunea).

13:00 Euskal dantzen ikuskizuna MIKELDI eta GURE HERRIA-ren eskutik. Done Petri Plazan (1.gunea).

14:00 Kuadrila eta konpartsen arteko TORTILA txapelaketa. Txosnetan (4.gunea).

16:30 Jaiak ondo amaitzeko... mus txapelketa! La Tortilla Mesoiak antolatuta.

18:00 Eta jaiak bukatzeko TOMATEAREN ERREKETA eta horrenbeste parrandaren ostean PARRILLADA goxo-goxoa. Done Petri plazan  (1.gunea).