uriola.eus

Deustualdeko plazak euripean bete ziren joan den larunbatean

 Bilbo  Deustualdea  Errekalde  Santutxu  Uribarri

Ehunka pertsonek parte hartu zuten Bilbon Herrirak nazio mailan euskal preso politikoen eskubideen alde herri eta auzoetako plazak betetzeko egin zuen deialdiarekin.

Euria ez zen oztopo izan egitasmoa burutu ahal izateko eta San Inazio, Deustu, Deustuibarra, Uribarri, Santutxu, Errekalde eta Alde Zaharreko plazetan hainbat lagun bildu ziren ekintza ezberdinak burutuz.

Deustun 120 pertsona inguru bildu ziren Done Petri plazan. Hasiera batean goizeko 11:00etatik ekintza ezberdinak egitea pentsatuta zegoen, olinpiadak, igel eta futbolin txapelketak edota umeentzako jolasak, baina eguraldiak egitaraua murriztu zuen. 13:00ean jendea plazara gerturatzen hasi zen eta bertan txorizoa, txistorra, odolostea, ardoa eta sagardoa banatu ondoren, adierazpenak egin zituzten eta bukatzeko, poteoa burutu zen auzoan zehar.

San Inazion ere lagun mordoa elkartu zen auzokide presoei bidaliko dieten argazkia egiteko. 90 pertsona.

Deustuibarran 30 lagun inguru batu ziren auzoko plazan “Euskal presoak Euskal Herrira! Por el fin de la dispersion” lelopean.

Iturria: Branka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa