Txikitatik artea lantzen

prestaldizkaria 2012ko eka. 11a, 12:34

Bi urte zituztenetik hasi ziren Deustuko Ikastolako 23 ume, Amaia Diaz de Durana irakaslearen eskutik, artea lantzen. Egun bost urte dituzte eta azken hiru urtetan eginiko lanen artean bina hautatu dituzte erakusgai jartzeko Bidarte auzo etxeko erakusketa gelan. Ekainaren 22ra bitartean eskegita egongo dira artista txiki hauen lanak.

Erakusketa: ‘Maisu handiak, artista txikiak’

Datak: ekainaren 22ra arte

Ordutegia: 11:00etatik 22:00etara