Olaia San Miguelen margoak ikusgai ostirala arte Ibarrekolandako udaltegian

prestaldizkaria 2012ko eka. 27a, 16:18

Mihise gainean pintura akrilikoa erabili ohi du bere lan gehienetan Olaia San Miguelek. Kastaños eta Begoñako udaltegietatik pasa ondoren, ostirala bitarte ikus daiteke Olaiaren "natura eta ezusteko" irudien erakusketa San Inaizo-Ibarrekolandako udaltegian (Errondoko, 2), Expodistrito egitasmoaren barruan.

"Begiak ixtean inguru naturaletan bizi izandako esperientziak datozkit burura. Inguru horietan osagai guztiak lotzen dira elkarrekin era naturalean. Niretzat, sortzea sustrai horiekin lotzea da, zer garen gomutatzea eta izate horretatik larregi ez apartatzea". Olaia San Miguel