San Inazioko jaietako kontzertuak

prestaldizkaria 2012ko uzt. 17a, 10:08

Mamba Beat eta Anai-arrebak taldeak arituko dira San Inazioko eszenatoki berrian uztailaren 27an. PlayBack arrakastatsua larunbatera (uztailak 28) aldatu dute koadrilen inplikazio handia ikusirik eta, ondoren, erromeria izango da nekatu arte dantzan egiteko. Astelehenean berriz (uztailak 30), Cherry Boopers taldea eta DJak igoko dira Levanteko eszenatokira.

SAN INAZIOKO JAIAK, KONTZERTUAK (Levante plazan, 23:00ean)

Uztailak 27: Mamba Beat + Anai-arrebak

Uztailak 28: PlayBack txapelketa + Erromeria

Uztailak 30: Cherry Boppers + RYKO + Alain Elektronische