Bihar San Pedro plazan elkarretaratzea joan den larunbateko eraso sexista salatzeko

prestaldizkaria 2012ko urr. 9a, 19:08

19:00etan, San Pedro plazan, elkarretaratzea deitu du bihar, hilak 10, Deustuko PARE talde feministak joan den larunbateko eraso sexista salatzeko. Gizonezko batek bere bikotekidea kolpatu zuen haurdunaldiko 6. hilean zegoela. Erasotzailea atxilotu egin dute.  

31 urteko gizonezko batek bere bikotekide kolpatu zuen joan den larunbatean Blas Otero kalean. Bikotekidea haurdunaldiaren seigarren hilabetean zegoen. Gizona atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Bikote harremanean, emakumeak aurretik ere tratu txarrak eman zizkiola aitortu zuen.

PARE Deustuko Gazte Talde Feministak "emakumeon kontrako eraso berri hau" salatu du. "Azken aldi honetan Bilbon eta Deustun eraso sexistak areagotzen ari dira, Deustuko Erriberan jasandoko eraso sexistatik hilabete baino gutxiago pasa da. Oraingoan bikote barnean emadako erasoa dugu, hedabideetan hauek ikusgarriagoak diren arren, gogoratu behar dugu hauek modu sutilagoan eman daitezkeela. Indarkeri fisikoaz gain, psikologikoa ikustezina izaten jarraitzen baitu".

Azken eraso sexisten aurrean PAREk adierazi du ez dela isilduko: "Eraso eta indarkeri sexistei aurre egiteko eta patriarkatua suntsitzeko, autodefentsa feminista da gure bidea. Erasotzaileei aurre egingo diegu! Beraiekin bukatuko dugu! Baboso eta erasotzaileak errekara!".

Elkarretaratzera batzeko deia biharko luzatu du PAREk, hilak 10, 19:00etan San Pedro plazan.

INFO + PARE Deustuko Gazte Talde Feminista

INFO + BRANKA