‘Sinister’ beldurrezko filma euskaraz estreinatu da gaur

prestaldizkaria 2012ko urr. 31a, 18:49

‘Insidious’ eta ‘Paranormal Activity’ ekoizleen eta ‘El exorcismo de Emily Rose’ zuzendari den Scott Derricksonen eskutik, ‘Sinister’ filma heldu da Hego Euskal Herriko zine aretoetara.

Filma Barakaldoko Coliseo Max Ocio zine aretoetan dago ikusgai.

Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta EPE_APV eta IBAIA ikus-entzunezko ekoizleen taldeek osaturiko Zineuskadi elkartearen helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea delarik, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatuz eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatuz, bere Zinema Euskaraz programaren barne, urteko beldurrezko filma izan daitekeen “Sinister’ eskaintzan du (estreinua, gaur, urriak, 31n da). ‘Insidious’ eta ‘Paranormal Activity’ filmeen ekoizleen eta ‘El exorcismo de Emily Rose’ gionista eta zuzendaria den Scott Derricksonen beldurrezko ‘thriller’-a Ethan Hawke zoragarri batek antzezten du. Filmaren zuzendariaren arabera, beldur maila eta intentsitate ezberdinak biziarazten gaituen eta ikara psikologikoa naturaz gaindikoarekin nahasten duen pelikula da hau.

Sitgesen Zinemaldian eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Astean izan eta gero, ‘Sinister’ euskaraz ikusi ahal izango dugu, gaztelerazko bertsioaren estreinaldiarekin batera, Donostiako Antiguo Berri, Errenteriako Niessen, Gasteizko Yelmo Gorbeia Zinemak eta Barakaldoko zinemetan.

TELEBISTARAKO FILMAREN TRAILERRAREN LINKA (MOV)