Deustuko Ikastola: denok kanpora

prestaldizkaria 2012ko aza. 5a, 11:06

Urriaren 15ean, goizeko 10etan alarmak jo zuen Deustuko Ikastolan. Eskolako pertsona guztiak atera ginen ikastolatik.

Urriaren 15ean, goizeko 10ak inguruan, piztu zen atezaintza gelako panelean galdara gelako argia. Zer gertatzen zen begiratzera joan ziren Inork ez zekien zer gertatu zen, baina erre usaina zegoen galdara gelan. Badaezpada guztiok ikastolatik irten ginen.

Joan ginen kanpora eta deitu zuten Ertzaintza, suhiltzaileak eta elektrikaria. Elektrikariak esan zuen ez zela oso larria. DBH-koak metrora arte igo zituzten, txikiak Artebira  joan ziren eta gu kiroldegira joan ginen. Kasualitatez, 6.A taldekoak gimnasioan geunden. Kiroldegitik atera ginen haserre ezin genuelako gimnasia egin. Berriro sartu gintuzten. Han geratu ginen 15 minutuz edo horrelako zerbait. Gero beste klaseetakoak gelara joan ziren eta gu jolasten geratu ginen bost minutu libre. Eskerrak ez zela ezer larririk gertatu ikastolan!!!

Testua: Pau eta Andrea (6.A taldeko  ikasle bi)