Hizkuntza gutxituak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak, gaur, Bilbon

prestaldizkaria 2012ko abe. 18a, 09:05

Sarrera doan dela, aztergai izango dituzte gaur goiz eta arratsaldez hizkuntza gutxituak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak, Leizaola Elkargoak antolaturiko jardunaldian, Carlton hotelean.

Egitaraua:

09:00etan: Harrera eta ondoetorria.

09:30ean: Lehenengo berbaldia: Euskerea hedabideetan: euskerearen lekua toki-telebista eta irratietan. Hizlaria: Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde ohia, Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuko burua eta euskaltzalea.

10:15ean: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.

10:45ean: Kafe-etenaldia.

11:15ean: Bigarren berbaldia: Ohiko hedabideen krisi bortitza (publizidadean, kontsumitzaileen kopuruetan), eta tresna eta aukera barriak IKTen eskutik: tabletak. Zelako bilakaerea izango dabe euskal hedabideen ingurunean? Zein aukera eskainiko deutsee hizkuntzearen ikaskuntza eta irakaskuntzan dabilzanei? Gitxitutako hizkuntza ondo menperatzen ez daben lagunen artean zelan bultzatu ahal izango dogu produktuon erabilerea? Zelan sortu aparteko esperientziak tresna horreen bidez?. Hizlaria: Iker Merodio, Komunikazino Zientzietan doktorea eta IKTetan aditua.

12:00etan: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.

12:30ean: Hirugarren berbaldia: Gitxitutako hizkuntzen eremuan I+G+b arlorako tarteak eta aukerak: Irigoienazpikoa. Zelan garatu barrikuntzarako tarteak, zer-zelan barritu. Nagusitutako hizkuntzen indarraren aurrean, zeintzuk izan daitekez gitxitutako hizkuntzen aukerak eta arnasguneak? Hizlaria: Inaxio Arregi, Goienako Administraria eta Plan Estrategikoaren garatzailea.

13:15ean: Gogoeta eta hausnarketarako tartea.

13:45ean: Goizeko emanaldiaren amaiera.

14:00etan: Bazkaria.

15:00etan: Adituen Panela: Digitalizaznoak produktu barri ugari sortu ditu, inoiz egon ez dan eskaintza zabalena eratuz. Zelan erakarri gitxitutako hizkuntzetako hiztunak gitxitutako hizkuntzetan garatutako produktuetara? Gitxitutako hizkuntzek baliabide eskasagoak izan ohi ditue produktu barri eta erakargarriak sortzerakoan (esaterako, marka nagusiek, kostuak aurreztearren, nahiago dabe hizkuntza nagusietara jo beren produktuak garatzerakoan). Zeintzuk dira gitxitutako hizkuntzen aukerak esparru honetan? Zelan bultzatu gitxitutako hizkuntzen ikaskuntzea tresna horreek erabiliz?

16:30ean: Etenaldia.

17:00etan: Ondorioen aurkezpena. Eztabaida.

18:00etan: Mintegiaren amaiera.