Burdinezko Heziaren inguruko argazki erakusketa Deustuko Erriberan

prestaldizkaria 2013ko ots. 15a, 09:35

Luis de la Fuentek Burdinezko Heziaren gainean egindako argazkien erakusketa  inauguratuko du gaur, ostirala, 20:00etan Erriberako Garabia Zawp Aretoan.

Larrabetzuko Gaztelumendi gainetik Barrikako kostara hedatzen zen bosgarren sektoreko irudiak dira.

Erakusketa otsailaren 24ra arte izango da ikusgai eta honakoa da aretoaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 16.00etatik 20:00etara

Asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.