Ingeniaritza-Deustu estropadaren eguna aldatu dute

prestaldizkaria 2013ko ots. 25a, 10:40

Erramu-igandean izan ohi den Ingeniaritza Eskolakoen eta Deustuko Unibertsitatekoen arteko norgehiagoka ostegunera, martxoak 28, aurreratu dute.

Aurten hainbat arraun txapelketa izango dira martxoaren 31ean, horrenbestez, 33. edizioa aldatu behar izan dute. 1981ean ospatu ziren lehenengoz estropada horiek.