Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketa: Bilboko taldea finalaurrekoetan

prestaldizkaria 2013ko mar. 12a, 10:32

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diren saio biekin. Joan den asteazkeneko saioa Zallan izan zen, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Asteazkenean, Zallako institutuan 300 bat ikusle izan dira saioaz gozatzen eta honakoak izan dira kantatu duten bertsolariak eta lortutako puntuazioak:

 

ENKARTERRI

BILBOALDEA

18

urte

arte

Ekoitz Manzisidor

Christian Perez de Arenaza

Asier Alcedo

Peio Molinuevo

Enare Muniategi

Iker Garitagoitia

19-24

urte

bitarte

Ander Uzelai

 Eneko Alda

Nuria Cortada

Peio Ormazabal

Andere Molinuevo

Txaber Ormazabal

 

ENKARTERRI

BILBOALDEA

18 urte arte

147

172

19-24 urte

205

229

Guztira

352

401

Esan bezala, gaurko saioa Markinako Lea-Artibai ikastetxean izan da, bertako 250 ikusleren aurrean. Saio hau joan den asteko asteartean egitekoa zen, baina atzeratu behar izan zen gertakizun triste bat medio eta gaur giro serioan garatu da. Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak:

 

LEA ARTIBAI

IPAR URIBE

18

urte

arte

Aissa Intxausti

Graxi Arregi

Naroa Loiola

Unai Mendiburu

Aitzol Muruaga

Paule Loizaga

19-24

urte

bitarte

Xabier Iturraspe

Aitor Bizkarra

Nerea Ibarzabal

Inazio Vidal

Peru Vidal

Imanol Uria

Eta hauek lortutako puntuazioak:

LEA ARTIBAI

IPAR URIBE

18 urte arte

154

163

19-24 urte

257

253

Guztira

411

416

Beraz bihar eta etzi egingo diren finalaurrekoetatik irtengo dira talde finalista biak. Hona hemen egutegia:

Finalaurrekoak

Eguna

Taldeak

Lekua

Ordua

2013/03/12

DURANGALDEA – ARRATIA

Durango: Institutua

12:00

2013/03/13

IPAR URIBE – BILBOALDEA

Algorta: Aixerrotako institutua

11:45

Finala

Eguna

Lekua

Ordua

Martxoaren 22a, ostirala

BILBO – KAFE ANTZOKIA

19:00