Iñaki Irigoien folklore ikerlariari gorazarre

prestaldizkaria 2013ko api. 3a, 11:43

Dantzari, irakasle eta batik bat ikerlari gisa aritu da urte askotan Iñaki Irigoien erdi lekeitiar erdi deustuarra. Apirilaren 13an Euskal Museoko klaustroan omenaldia jasoko du; bere lan handiaren aitortza.

Datorren apirilaren 13an, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, Bizkaiko zenbait entitaterekin batera, Iñaki Irigoien Etxebarriari eskeiniko zaion omenaldia antolatu du. Iñaki Irigoien, gure laguna eta kolaboratzailea, Bizkaiko federazioaren fundatzailea izateaz gain, bertoko eta Euskal Dantzarien Biltzarraren presidentea izan da hainbat urtetan zehar. Aipatutako omenaldia Bilboko Euskal Museoko klaustroan ospatuko da, eguerdiko 12etan. Gero Miribillako Bilbao Arena kiroldegian izango da bazkaria, 14:30ean. Bazkarira joateko, apirilaren 5a baino lehenago, 35€ sartu behar dira izen-abizenak emanez honako kontuan: BBK 2095-0100-70-9108668544 (kontua Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren izenean dago).

Deustuko emakumeen aurreskuaren aipamen dokumentala Iñakik berak topatu zuen 1846 urteko Revista pintoresca de las provincias vascongadas aldizkarian. Deustuko emakumeen aurreskuaren 10. urteurrenean deustuarren omenaldia jaso zuen Iñakik.

Erraldoien historia ere ikertu izan du, tartean Bilboko erraldoien ibilbidea, eta ugariak izan dira Ondalan erraldoien konpartsaren dossierretan argitaratu dituen artikuluak.

INFO + AIKO