"Euskara jendea", gure hizkuntzaren historia ezagutzeko dokumental bilduma erakargarria

prestaldizkaria 2013ko mai. 6a, 10:03

"Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria", erran zuen behin Koldo Mitxelenak. Hain zuzen ere, tesi hori dugu euskararen eta euskal hiztun komunitatearen historia ezagutzera eman nahi duten Bilboko Zenbat Gara eta Ibaizabal-Mendebalde elkarteek bultzatu dute.

Sei kapituluk osatua, "Euskara jendea" du izena eta Juan Carlos Etxegoien Juanarena Xamar idazlearen "Euskara jendea: Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza» (Pamiela, 2006) liburua du abiapuntu. Dokumentalak bilduko dituzten DVDak Durangoko azokarako izanen dira prest, eta bitartean ETBrekin eta euskara eta kultur elkarteekin harremanetan ematen ari dira.

"Euskararen Jendea" dokumentalaren sortzaileak, Lutxo Egia, Mikel Arredondo eta Ibai Castro.

Argazkia: Argazki Press

Iturria: Kazeta.info