Bizkaiko kirolari handien bisita hartuko dute zenbait barruti eta ikastetxek euskara eta kirola bikotea aztertzeko

prestaldizkaria 2013ko urr. 14a, 17:04

Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, BIGEk (Bizkaiko Gurasoen Elkartea) eta Itzarri Consulting enpresak beste urrats bat eman dute euskararen normalizazioaren bidean, kirolaren eremua oinarritzat hartuta.

Zerbitzu bi jarriko dira abian: bat, Bizkaiko kirolari handiek kirola eta euskarari buruz emandako hitzaldietan oinarritzen da; hitzaldi horiek denentzat irekiak izango dira. Bigarrena, "Euskara Tek", non 9 eta 12 urte bitarteko umeek, uriko ikastetxe desberdinetakoak, kirolaren munduan murgilduko diren kirolari profesionalen eskutik, gaztetxoen erreferentzia baitira.

Futbolariak, adibidez Koikili Lertxundi, Ibai Gomez, Arrate Orueta, Aitziber Juaristi, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko kapitaina den Iraia Iturregi, Beñat Intxausti eta Igor Anton txirrindulariak, Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak, Maider Unda borrokalaria eta Joko Olinpikoetan domina irabazi zuena, Eunate Agirre bodyboarderra eta Alex Txikon mendizalea izango dira hizlarietako batzuk eta mahaigaineratuko diren gaiei buruz hitz egingo dute, Itzarri enpresako kontsultoreekin batera.

Urrian hasita eta 2014ko ekainera arte, Bizkaiko kirolaren erreferenteak Bilboko barrutietako zentroetara eta zortzi barrutietako ikastetxeetara joango dira. Horrela, hitzaldietara doazen herritarrek eta "Euskara Tek" programan parte hartzen duten neska-mutikoek bertatik bertara ezagutuko dituzte kirolaren balioak.

Kirolaren hezkuntza eta euskarari buruzko hitzaldiak

Hitzaldien helburua da kirolaren balioak hezkuntzaren ikuspegitik sustatzea eta, aldi berean, eskolako kirolaren ereduari buruz eztabaidatzea. Hitzaldiak udaltegietan izango dira egun hauetan:

  • 1. Barrutia, Deustu

Urriaren 31n, Deustuko Udaltegian

  • 2. Barrutia, Uribarri

Azaroan, Castañoseko Udaltegian

  • 3. Barrutia, Otxarkoaga-Txurdinaga

Abenduan edo urtarrilean, Otxarkoagako Udaltegian

  • 4. Barrutia, Begoña

Otsailean, Begoñako Udaltegian

  • 5. Barrutia - Ibaiondo

Martxoan, La Bolsa eraikinean

  • 6. Barrutia - Abando

Apirilean, Carmen aretoan

  • 7. Barrutia - Rekalde

Maiatzean, Errekaldeko Udaltegian

  • 8. Barrutia, Basurtu- Zorrotza

Maiatzean edo ekainean, Basurtuko Udaltegian

Hitzaldi hauetan parte hartzen duten kirolari profesionalek eskolako kirolaren gaur egungo egoerari buruz daukaten iritzia azalduko dute, eta ikuspegi eraikitzailea ematen ahaleginduko dira.

Euskara Tek

Ekimen honetan partaide diren ikastetxeetan egiten diren tailer bakoitzean ordubeteko saio bi egingo dira, euskararen erabilera sustatzeko eta Bilboko neska-mutikoek ulermena, idazketa eta jendearen aurrean hitz egitea praktikatzeko.

Lehen saioan, Itzarri enpresako kontsultore batek eta parte hartzen duen kirolariak deskribapen pertsonal baten bidez azalduko dute euren ibilbide profesionalaren alderik nabarmenenak. Gero, ikasleek galderak egingo dizkiote kirolariari, informazioa jasotzeko eta taldean edo banaka deskribapenak egin ahal izateko.

Bigarren saioan, Itzarri enpresako kontsultorea eta kirolaria ikastetxera itzuliko dira, ikasleek prestatutako deskribapenak entzutera. Bukatzeko, lanen balorazioa egingo da, gero sariak emateko. Sariak banatu ondoren, kirolariek autografoak sinatu eta argazkiak aterako dituzte eskatzen dutenarekin.