Tantaz Tanta "mobilitsasoaren" egitaraua

prestaldizkaria 2014ko urt. 10a, 12:02

Tantaz Tanta, itsasoa gara. Bihar, Bilbon, Nafar eta Bizkaitar jendea La Casillan lotu dituzte, Arabar, Gipuzkoar eta Lapurtarrak berriz, Udaletxean. 17:30ak inguruan irtengo dira, bakoitza bere topagunetik.  Bi olatu izango dira aurrez aurre topatuko direnak, 18:30etan, itsasoa  sortuz. "Itsasoa gara" kantarekin bat, lau minutu horietan, tantak zerura altxatuz, itsasoa sortuko dute.

Horrez gain, egun osoan zehar, Lau gune ezberdin egongo dira Bilboko areatzan. Musika, erromeria, puzgarriak, janaria... eta giro bikaina ez dira faltako goiz goizetik. Umeentzako zein helduentzako jarduerak egongo dira, kanpotik datozenak ondo pasatu dezaten.

Azken orduan Ruz epaileak baimendu du biharko egitaraua, baina Eloy Velasko epailearen eskutan utzi du azken erabakia. Eloy da Herriraren kasua daramana, eta berari dagokio erabakitzea.