Ahots, sorkuntza eszenografiko eta antzezpen coaching ikastaroak Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko mar. 8a, 11:45

Ahotsari, Eszenografiari (gaztelaniaz eta euskaraz) eta Antzezpen Coaching-ari buruzko lau espezializazio ikastaroetarako inskripzio epea zabalduko du bihar (martxoak 9) BilbaoEszenak. Ikastaroak apirilean eskainiko dira BilbaoEszenaren instalazioetan, Santutxun.

Sorkuntza eszeniko modulua apirilaren 2an hasiko da, eta ekainaren 18ra arte luzatuko da. Klaseak astelehen guztietan eskainiko dira, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, gaztelaniaz, eta 19:45etatik 21:45etara, euskaraz. Oinarrizko antzerki ezagutzak dituzten 18 urtetik gorako gazteei zuzendutako prestakuntza horrek, antzezlan baterako lan eszenikoa diseinatzeari eta martxan jartzeko moduari buruzko kontzeptu teorikoak garatzea proposatzen du, eta bigarren fasean, praktika laburra egiteko aukera eskaintzen du. Prestakuntzaren arduraduna Iñaki Ziarrusta antzezle, zuzendari, eszenografo eta itzultzailea izango da.

Ahotsari buruzko modulua ere egun berberetan eskainiko da, astelehenetan, baita ere, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, gaztelaniaz, Justi Larrañaga antzezlearen eskutik. Tailerra, aurkikuntza eta sormen gune gisa egituratu da, eta bertan, ahotsean zerikusi handia duten arnasketa eta jarrera bezalako alderdiak landuko dira.

20 ikastordu dituzten modulu horietarako matrikula 70 eurokoa izango da (60 eurokoa langabezian daudenentzat eta Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen dutenentzat). Antzezpen coaching

Antzezpen coaching

BilbaoEszenak, Laia Ricart antzezleak zuzendutako Antzezpen Coaching-ari buruzko modulu intentsiboa ere eskainiko du. Ikastaroaren helburua ez da coach-ak prestatzea edo antzezpen metodo jakin baten transmisioa, antzezleari, antzezpenerako dituen gaitasunak baieztatzeko eta garatzeko gunea eskaintzea baizik, coach baten zuzendaritzapean. Ikastaroa apirilaren 10etik 14ra eskainiko da, goizeko 10:00etatik 14:00etara (gaztelaniaz). Matrikula 90 eurokoa izango da (80 eurokoa langabezian daudenentzat eta Diru-sarreren Berme Errenta jasotzen dutenentzat).

Ikastaro horietan parte hartu nahi duten pertsonek bihartik, martxoaren 9tik, aurrera eman dezakete izena, Bilboko Udalaren web gunearen bitartez: www.bilbao.net.

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja.  48004 Bilbo

Tel: 94 433 49 95

Eposta: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net