‘Deiadar manifestazioa’ deitu dute Baionan martxoaren 31rako

bertonaldizkaria 2012ko mar. 22a, 10:31

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak martxoaren 31n ‘Deiadar manifestazioa’ antolatu dute Baionan. Manifestazioa “Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat” lelopean egingo da. Kontseiluko zuzendaritzak agerraldia egingo du gaur (martxoak 22) manifestazioa iragarri eta bertan parte hartzeko deialdia egiteko Bilboko La Bolsan.