Alain M. Urrutiaren margoak ikusgai Santanderren

bertonaldizkaria 2012ko api. 13a, 10:56

‘Deserosotasuna eta beste garai batzuk’ izenarekin inauguratu berri du Alain M. Urrutia artista santutxuarrak erakusketa Santanderreko Juan Silió galerian. Txinako egonaldian margotu zuen oleo bat izan du abiapuntu Urrutiak "bilatu gabe" deserosotasuna islatzen duten lanak margotu eta erakusteko.