Bizi-Nai dantza taldeak 60 urte, maiatzaren 4 eta 5ean ospakizuna

bertonaldizkaria 2012ko api. 30a, 12:02

San Anton elizaren babespean jaio zen duela 60 urte Bizi-Nai dantza taldea, Claudio Gallastegi parrokoaren laguntza handiari esker. Entseguak parrokiako lokaletan egiten ziren hasieran, Salon Solocoechen. Taldeak, gaur egun ere, aurrera darrai; Estibalitz Mardonesek zuzentzen du.

Maiatzak 4 ostirala:

19:00 Kalejira txistulariekin Solokoetxe auzoan zehar

20:00 San Anton Abesbatzaren kontzertua, Solokoetxeko eskoletan

Maiatzak 5 larunbata:

Goizean, meza Solokoetxeko parrokian, aurreskua, Bizi-Nai dantza taldeko kideen emanaldia eta kalejira

15:00 Bazkaria Solokoetxeko eskoletan

Arratsaldean, erromeria Solokoetxeko plazan