KulturMapp aplikazioa sakelekorako prest

bertonaldizkaria 2012ko eka. 13a, 12:51

Euskomedia fundazioak smartphone telefonoetarako KulturMapp aplikazioa sortu du. Tresnaren helburua da Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan. Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu. Aplikazioa doakoa da eta, momentuz, Android sistema eragilea duten sakelakoetan erabil daiteke.