Zerbitzu herrikoiak sortzen jarraitzeko prest dago Uribarri

bertonaldizkaria 2012ko eka. 27a, 11:16

Ehunka pertsona elkartu ziren atzo arratasaldean Uribarriko kaleetan Patakon gaztetxearen hustuketa eta itxiera salatzeko. Patakonek Uribarriko beharrizanak "sozializatzeko" balio izan duela adierazi zuten asanbladako kideek eta jasotako babesa (2.500 sinadura) etorkizunean "erabili ahalko" dutela erantsi zuten. Udalak "utzikeria instituzionalagatik hiltzen" utzi duen auzoan lanean jarritzeko prest azaldu ziren "zerbitzu herrikoiak sortzen".

Mende erdiz hutsik egon den eraikinaren okupazioak "uribarritarren beharrizanak" asetzeko helburua zuela argitu zuen atzo goizean emandako prentsaurrean Patakoneko asanbladak, autokudeaketa ereduari jarraituz eta udalari kosturik sortu gabe. Berriro ere ozenki esan zuten Bilboko 2. barrutiko udaltegiek ez dituztela auzotarren beharrizanak gogobetetzen. Eta are gehiago, "utzikeria instituzionala" egotzi zioten udalari, Uribarri "hiltzen" uztera iritsi dela salatuz.

Patakonen aldeko hurrengo ekimenak

-Ekainak 28 osteguna, 11:00ean, kazerolada kontzentrazioa udaletxeko eskaileretan. Udalbatzarrean, PPk okupazioaren aurkako mozioa aurkeztuko du eta eztabaida sortuko da.

-Ekainak 29 ostirala, 17:00ean, Patakonen inaugurazioa aurrera! ekimena izango da Uribarrin.

http://patakon-gaztetxea.net

http://www.facebook.com/PatakonGaztetxea

https://twitter.com/PatakonGaztetxe

http://www.flickr.com/photos/txeng/sets/72157630304105030/

http://www.youtube.com/watch?v=N4IzBMxX1GY