Bilboko konpartsek umoretsu erantzun diete udalak eginiko kokapen aldaketei

bertonaldizkaria 2012ko eka. 28a, 10:48

Ez daude konforme Bilboko Konpartsak udalak aurtengo Aste Nagusira begira egin dituen aldaketekin. Txikigunea Casilda parkera lekuz aldatu du udalak eta Botika Zaharreko kontzertu gunea Itsas Museora. Umore eta ironia handiz emaniko prentsaurrean, konpartsek bestelako kokapen batzuk proposatu dituzte: Pagasarri mendia, "leku hoberik ez dago", eta Txorierria, "Bilboko hedapen natutala". INFO+

Bai Casilda parkea bai Itsas Museoa,  jai gune tradizionaletik "abileziaz urrunduta" daudela salatu zuten atzo konpartsek udaletxe aurrean emaniko prentsaurrean.

Bilboko Konpartsak