Mahatserriko ikastetxeak konpontze lanetan

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 11a, 17:47

Udako oporraldian, ikastetxeetan, beharginek ikasleak ordeztuko dituzte, instalakuntza horien kalitatea eta erabilera egokia bermatuko duten hobekuntza-lanak egiteko asmoz. Oraingoan, lanen zenbateko osoa 570.000 euro ingurukoa da. 

Hurrengo ikastetxeetan egingo dira lanok: Luis Briñasen, fatxaden berroneratzea; Pio Barojan, komunen birmoldaketa; Txurdinagako Haur Hezkuntzako eraikinean, konponketa eta Gabriel Arestin, ipar aurrealdeko zutoinen atonketa.

Gainera, udako oporrak amaitu eta gero, Udalak Bilboko ikastetxeak hobetzeko lanen urteko plana gauzatzen amaituko du, Birjinetxe ikastetxearen komunak eraberrituta -176.000 euro- eta Epaltzaren Alarguna ikastetxearen aurrealdea birgaituta –gutxi gorabehera 190.000 euro-.

Proiektuan dauden beste jarduerak beharbada urtearen amaieran egin ahal izango dira, eguberriko oporraldiarekin batera: Uribarri, Gabriel Aresti eta Zurbaranbarriko ikastetxeetako leihateak aldatzea.