Erromeria jaia berpiztuko du Aiko taldeak larunbatean BBK Aretoan

bertonaldizkaria 2012ko ira. 11a, 11:10

Dantzaldi Ibiltaria Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretora iritsiko da larunbat honetan Aiko taldearen eskutik. Euskal dantza tradizionala berreskuratzeko ahaleginean dabilen taldeak erakustaldia eskainiko du 18:00ean. 

Larunbatekoa ikastaro-erakustaldia izango da, dantzan egiteko eta dantzan ikasteko aukera eskainiko duena. Horretarako, dantzazaleek Kale Nagusiko BBK Aretora hurbildu beharko dute arratsaldeko 6etan. Bertan, oholtza gainean izango dira Aiko taldeko musikariak. Oholtzatik behera, berriz, dantza irakaslea ariko da, azalpenak ematen; bat, bi, hiru, aurrera, bat, bi, hiru, atzera... Erromeria jaia berreskuratu nahi du ekimen honekin Aiko taldeak, galbidean dagoen euskal kultura eta folkloreko ohitura egungo egunetara ekarriz.

Dantzazaleei hitzordu bakar hau gutxitxo irudituko zaie, agian, erromeria giroan euskal dantzan aritzeko aukera gutxi dagoelako Bilbon. Bada, horrela pentsatzen dutenei aukera paregabea eskainiko die Aiko taldeak ikasturte honetan urritik hasita ekainera bitartean, astelehenero, Campos antzokian. Euskal dantza tradizionala ezagutu eta barru-barrutik bizi nahi dutenentzat asteroko bilgunea izango da Dantzagune izenez bataiatu dutena. Campos antzokian, astelehenero, 20:00-21:30 bitartean elkartuko baitira musikariak eta dantzazaleak. Interesa dutenentzat tailer erakustaldia izango da irailaren 24an, 19:00ean, Campos antzokian.

Dantzagune ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Matrikula egiteko: www.aikotaldea.com helbidean edo 634 423 539 telefonoan. Matrikularen prezioa 150€.

Dantzaldi Ibiltaria, tailer erakustaldia

Data: irailak 15

Ordua: 18:00

Lekua: BBK aretoa, Kale Nagusia, 19. Bilbo

Doako sarrera

Dantzaldi Ibiltaria, tailer erakustaldia

Data: irailak 24

Ordua: 19:00

Lekua: Campos antzokia, Bertendona, 5. Bilbo

Doako sarrera

Dantzagune ikastaroa

Data: urritik ekainera bitartean, astelehenero

Ordua: 20:00-21:30 bitartean

Lekua: Campos antzokia, Bertendona, 5. Bilbo

Matrikula: 150€

Matrikulatzeko: www.aikotaldea.com helbidean edo 634 423 539 telefonoan

INFO + AIKO TALDEA