Bizkaiko 38 bertsolari Miribillako frontoian sartu nahian

bertonaldizkaria 2012ko urr. 4a, 17:06

Igandean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Berriatuan. Hogeita hamazortzi bertsolarik parte hartuko dute. Horietako hogeita hamarrek lehen fasean kantatuko dute, bost kanporaketetan.

Ondoren, hiru finalerdi eta finala etorriko dira. Aurten, Bilboko Miribillan jokatuko da azken ekitaldia.

Gogoratu mahatsorri bi lehiatuko direla Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: Arkaitz Estiballes, egungo txapelduna, eta Oihana Bartra (Hego Uribeko txapelduna).

Saioak:

BERRIATUA

Urriak 7, 17:30, frontoia

Iratxe Ibarra, Arrate Illaro, Imanol Uria, Xabier Enbeita, Jone Larrinaga, Inazio Vidal

BALMASEDA

Urriak 14, 17:30, Klaret antzokia

Ibon Ajuria, Ander Salaberria, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Itxaso Paia, Xabat Galletebeitia

MUNGIA

Urriak 27, 17:30, Olalde aretoa

Fredi Paia, Ander Elortegi, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal, Txaber Ormazabal

SOPELA

Urriak 28, 17:30, frontoia

Ekaitz Larrazabal, Igor Elortza, Garikoitz Sarriugarte, Gorka Lazkano, Joseba Artza, Nerea Ibarzabal

AMOREBIETA-ETXANO

Azaroak 4, 17:30, Zelaieta zentroa

Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Landeta, Julen Erezuma, Oihana Bartra, Unai Ormaetxea

Finalerdiak

BASAURI

Azaroak 18, 17:30, kiroldegia

Eneko Abasolo, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Amorebieta-Etxanoko irabazlea, puntuazioz 2.a, puntuazioz 5.a

DURANGO

Azaroak 25, 17:30, Landako gunea

Etxahun Lekue, Jone Uria, Mungiako irabazlea, Sopelako irabazlea, puntuazioz 1.a, puntutazioz 3.a

GERNIKA-LUMO

Abenduak 2, 17:30, Jai Alai frontoia

Beñat Ugartetxea, Miren Amuriza, Peio Ormazabal, Balmasedako irabazlea, Berriatuako irabazlea, puntuazioz 4.a

Finala BILBON, abenduaren 15ean, Miribilla pabilioian