Gaur aurkeztuko du Luber Jack taldeak ‘Llegó la hora’ diskoa

bertonaldizkaria 2012ko urr. 11a, 14:22

Rock and rolla, hegoaldeko rockarekin eta R&B ukituekin zipriztindu dute Luis Solok (Golfos de Bizkaia eta Los Golfos) eta Roberto Crespok (Beer Mosh, Ke No Falte, Ayama, Sonora Djembe) beren lan berrian. Luber Jack izenpean diskoa aurkeztekoak dira gaur FNACen 19:00etan.

Muxik On estudioetan grabatu, nahastu eta masterizatua izan da ‘Llegó la hora’ diskoa (Warner Music/Warner Chappel) aurtengo udaberri-udan. Joan den asteartean, urriak 9, jarri zen salgai. Aurkezpena berriz, gaur, urriak 11, izango da 19:00etan Bilboko FNACen.

‘Llegó la hora’, fitxa teknikoa

Ekoizpen zuzendaria: Iñaki Uoho Anton

Bateria eta perkusioak: Ricardo Cantera

Gitarra: J.A. Batiz

Baxua: Kike Mora

Teklatuak: Aiert Erkoreka

Saxoa: Javi Alzola eta Gaizka Elorriaga

Tronboia: Gari Badiola

Tronpeta: Eneko Varona

Koroak: Marian Barredo eta Laura Mourelos

INFO + LUBER JACK