Bihar estreinatuko da ‘Soinujolearen semea’ antzezlana Arriagan

bertonaldizkaria 2012ko urr. 17a, 13:08

Bernardo Atxagaren eleberri homonimoaren gaztelaniazko eta euskarazko antzerki-egokitzapena aste honetan iritsiko da Arriaga Antzokira.

Antzerki-ekoizpen bikoitz honek aurreneko aldiz bildu ditu euskal hiru antzoki nagusiak: Bilboko Arriaga, Gasteizko Principal eta Donostiako Victoria Eugenia, zeren indarrak batu baitituzte, Tanttaka Teatroa ekoizpen-etxearekin, Atxagaren obra ezagun hau eszenaratzeko.

Fernando Bernuesek zuzenduta, euskarazko eta gaztelaniazko ekoizpen honek talde artistiko azpimarragarria du. Patxo Telleriak antzerki-egokitzapena egin du, Iñaki Salvadorrek musika eta Jose Ibarrolak eszenografia.

Euskal aktore ezagunak igoko dira eszenatokira ‘Soinujolearen semea’ obrarekin, hots, Aitor Beltran, Joseba Apaolaza, Vito Rogado, Anke Moll, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Asier Hernandez, Amancay Gaztañaga, David Pinilla, Mireia Gabilondo eta Inaki Salvador. Mattin Apaolaza eta Mikel Telleria umeek parte hartuko dute ere.

SOINUJOLEAREN SEMEA

Urriaren 18an, 11:00etan

Urriaren 18an, 20:00etan, euskarazko estreinaldia

EL HIJO DEL ACORDEONISTA

Urriaren 19an, 20:00etan, gaztelaniazko estreinaldia

Urriaren 20an, 20:00etan

Urriaren 21ean, 19:00etan

 

Prezioak: 8,50 eurotik 25 eurora

Salmenta: Arriaga Antzokiko leihatilak / www.teatroarriaga.com