Berbalagunek "mintza-poteoa" dute gaur Plaza Barrian

bertonaldizkaria 2013ko ots. 13a, 08:10

Gaur, asteazkena, 19:00etan Bilboko Berbalagunek Plaza Barrian dute elkar ezagutu eta hitz egiteko hitzordua jarrita. Astean behin biltzen diren mintzalagunei leku itxitan batu ordez, kalean, "mintza-poteo" giroan batzeko gonbidapena luzatu diete Zazpikaletarrok taldeak.

Euskaraz egitea da ekimen honen helburua, baina lau hormaren artean egin beharrean, kalean, poteo giroan egitea. Horrela euskara gehiago eta hobeto egingo dutela sinetsita daude Zazpikaletarrok taldeko lagunak.

Hitzordua, Euskaltzaindiaren egoitza aurrean da eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko bertsolari txapelduna arduratuko da berbalagunak aurkezteaz eta hizketan jartzeaz.