Korrika Arropa desfilea ostegun honetan, Bilborocken

bertonaldizkaria 2013ko ots. 14a, 08:50

Arropa desfile dotorea antolatu du Korrika 18k, ostegun honetan, hilak 14, Bilborock aretoan. 20:00 etatik aurrera, euskara ikasleak ibiliko dira modelo lanetan eta arropa ikusi eta erosteko aukera paregabea izango da.

Halaber, 11:00etan eta 18:00etan Ginkana egingo dute. Gaurko hitzordura joaterik ez duenak badu Bilboko Korrika dendan eta euskaltegietan arropa eskuragai. Korrikaren saltokia Somera kaleko 35. zenbakian dago eta honakoa bere ordutegia:

Ostegun eta ostiraletan 17:00-20:00.

Larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.