‘Pisukideak’ antzezlanaren estreinaldia, gaur Bilborocken

bertonaldizkaria 2013ko mar. 6a, 12:00

Korrika kulturalak ‘Pisukideak’ antzezlana aurkeztu du asteazken honetan, 11:00etan Bilborock aretoan.  Barreak eragingo dituen komedia dibertigarri hori arratsaldez ere ikusteko parada izango da, 19:00etatik aurrera.

Peru Madalenak idatzitako lana Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreeek gorpuzten dute.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira eta 5 euro baino ez dute balio! Beraz, hasi entrenatzen eta korrika joan Bilboko AEK edozein euskaltegira sarrerak erostera agortu baino lehen!