Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanen estreinaldia

bertonaldizkaria 2013ko mar. 14a, 11:05

Datorren larunbatean, martxoak 16, arratsaldeko 20:00etan, Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanak aurkeztuko dira Bilboko BBK aretoan. Ekitaldi horretan, konpositoreei sariak banatuko zaizkie, eta ondoren, saritutako piezak Bizkaiko hiru abesbatzen ahotsetan entzungo ditugu.

Bilboko Garaizarko Matsorriak, lehen saria lortu duen César Zumel Vaqueroren “Suharturik” kanta abestuko du; Santurtziko Lagun Zaharrak Abots Zuriak, bigarren saria,  Julio Vidorreta Zubeldiaren “Sua”; eta Mañariko Kirikiño Abesbatzak,  David Delgado Costanaren “Agua en el agua”, hirugarren saria eskuratu duena.

Emanaldia euskal eta nazioarteko folkloretik jasotako hainbat kantekin osatuko da.  Gonbidapenak BBK aretoan eskura daitezke.

Tokia: BBK aretoa - Kale Nagusia, 19 – BILBO 

Data:  martxoak 16 larunbata - 20:00etan

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak BBKren Gizarte Ekintzaren babesarekin antolatutako txapelketa da hau. Duela 16 urte sortu zen, abesbatzen errepertorioa gutxika-gutxika zabalduz eta berrituz joateko asmoarekin.

Guztira, hainbeste urtean, 131 konpositore ezberdinen 269 lanak ikusteko aukera eman du txapelketak, Europako eta Hego Amerikako hainbat lekutatik etorritako abesbatzen eskutik, nahiz eta gehienak Euskal Herrikoak izan diren.

INFO + GARAIZARKO MATSORRIAK