Eskola komunitatearentzat Errondagane Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldian Interneten sarbidea izateko instalatutako WiFi sistemek sortzen dituzten erradiazioen problematika aztertuko da.
Europako Batzordearen 8.3 Gomendioa (1815 Ebazpena, 2011ko maiatzaren 27koa): “Osasun-, Ingurugiro- eta Hezkuntza ministerioetatik informazio-kanpainak abiaraztea, irakasle, guraso eta haurrei jakinarazteko zer nolako arriskuak dituen sakelako telefonoak eta, oro har, mikrouhinak igortzen dituzten gailuak txikitatik, luzaroan eta mugarik gabe erabiltzeak”.
“Kable bidezko Interneterako sarbidea lehenestea, umeek erabili behar dutenean, oro har, eta, bereziki, ikastetxe eta ikasgeletan, eta arautegi zorrotzak jartzea umeek ikastetxeetan sakelako telefonoak erabitzearen gainean” (http://www.covace.org/subcategorias.php?lang=es&ss=262).
Hitzordua: martxoaren 20an, asteazkenean, 18:30ean, Karmelo Solokoetxe BHI institutuan (Solokoetxe, 17, Bilbo).
Hitzaldia eman bitartean, WiFia etengo da, bertaratuko direnetako batzuei erradiazioek kalte larriak eragin dizkietelako. Euren osasunari ez erasateko, mesedez, itzali sakelakoak sartu aurretik eta ez piztu, harik eta hitzaldia bukatu arte.
Mikrouhinek eragindako kalteak direla-eta, milaka ikerketa zientifiko daude (ikus ikerketak: BioInitiative 2007,2012 www.bioInitiative.org). Munduko Osasun Erakundearen (OME) partaide den Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Agentziak (IARC) 2-B balizko minbizia eragiletzat jotzen du. Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak erabakia du gomendatzea gizartearen sektore kalteberenak arrisku horretatik babesteko:haurrak, nerabeak, haurdun dauden emakumeak, gaixo kronikoak, adinekoak, eta abar.