Gailurra MTk mendi-bideo eta mendi-argazkien lehiaketa abian jarri du

bertonaldizkaria 2013ko api. 10a, 10:44

Mendiko argazki eta bideo onenak saria jasotzeaz gain, Gailurra MTko 22. Mendi Jardunaldietan proiektatuko dira.

Uribarriko Gailurra Mendi Taldeak 20 urte baino gehiago daroaz mendiarekin lotutako ekintzak antolatzen, mendi-irteerak direla, ikastaroak direla, mendi-jardunaldiak direla…

Aurten bide berria urratu nahi du mendi-bideoen eta -argazkien lehiaketaren bitartez.

Helburu bikoitza da. Batetik, mendizaleen parte hartzearekin bideogile eta argakilari zaleturik onenak erakarri eta saritu nahi dituzte. Bestetik, jasotako bideoak eta argazkiak erabiliz aurtengo mendi-jardunaldiak era parte hartzaileagoan antolatu nahi dute; izan ere, lehiaketako sarituak eta beste zenbait Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi dituzten mendi-jardunaldietan proiektatuko ditugu.

Honezkero eskuragarri dira lehiaketaren oinarriak Gailurra MTren webgunean eta Facebook-en.

 

SARIAK - Argazkilaritza

1.saria: 200 euro

2.saria: 100 euro

3.saria: 50 euro

SARIAK - Bideogintza

1.saria: 400 euro

2.saria: 200 euro

3.saria: 100 euro

Lanak bidaltzeko epe-muga irailaren 15a.

INFO + www.gailurra.org

www.facebook.com/pages/Gailurra-Uribarriko-mendi-taldea