Gabriel Aresti gogoan

bertonaldizkaria 2013ko eka. 5a, 17:02

Urrian estreinatuko da GABRIELEN LEKUA sentikaria. Gaur bezalako egun batez hil zen Gabriel Aresti 1975. urtean eta gaur bezalako egun batez elkartu dira lau sortzaileak.

GABRIEL ARESTI KULTUR ELKARTEA eta GABRIELEN LEKUA sentikaria ezagutarazteko prentsaurrekoa izango da ekainaren 12an Bilboko Kafe Antzokian.

Eguna: ekainaren 12an, asteazkenez
Ordua: 10:30ean
Lekua: Bilboko Kafe Antzokia

Mahaian izango dira:
• Xabier Monasterio: Gabriel Aresti Kultur Elkarteko kidea
• Meli Esteban: Gabriel Arestiren alarguna
• Andere Aresti: Gabriel Arestiren alaba
• Andoni Egaña: bertsolaria
• Oier Guillan: idazlea eta antzerkigilea
• Rafa Rueda: musikaria
• Alain Urrutia: margolariak Suitzatik egingo digu berba
GABRIELEN LEKUA sentikaria

Gidoia: Andoni Egaña eta Oier Guillan

Musika: Rafa Rueda

Irudiak: Alain Urrutia

INFO + GABRIEL ARESTI