BERRIAren estilo liburua sarean

bertonaldizkaria 2013ko eka. 18a, 10:25

Hemendik aurrera, eskura Interneten, eta eduki guztia oso erraz aurkitzeko moduan jarrita. Inoiz baino atal gehiagorekin, bilatzailearekin eta egiteko aukerarekin eguneratua: estilo liburua, beti berria.

Gaur, ekainaren 18an, Berria egunkariak sareko estilo liburua aurkeztuko du. Berriak 2006an kaleratu zuen bere lehen Estilo Liburua. Orain, Estilo Liburu gaurkotua sarean jarriko du. Beraz, edonoren eskura egongo da interneten, eta atal berriak eskaintzeaz gain, iruzkinak egiteko aukera emango du.

Aurkezpena irekia izango da, eta Bilbon egingo da, arratsaldeko 19:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan.