Metroko lanen atzerapena salatzeko bihar elkarretaratzea Uribarrin

bertonaldizkaria 2013ko eka. 27a, 09:33

Aurrekontu murrizketengatik, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek adierazi dute Mahatserriari zerbitzu emango dion metroko 3. linea 2017ra arte, gutxienez, ez dela inauguratuko. Bihar, ostirala, Uribarrin auzotarrak kontzentratzera deitu ditu Gure Etxea elkarteak.

Atzo arratsaldean, Otxarkogako Familia Elkartearen deialdiari erantzunez, hainbat herritar batu ziren Otxarkoagako plazan metroko 3. lineakoa lanen lau urteko atzerapena salatzeko.

Bihar, ekainak 28 ostirala, 19:00etan, Trauko kalean (BBK aurrean) Uribarriko auzotarrak elkarretaratzera deitu ditu Gure Etxea elkarteak "3. linea, jakin nahi dugu" goiburupean.

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak deialdiekin bat egin du.

Zorpetzeak ez du 3. linearen finantziazioa bermatuko

EHBilduk Bizkaiko Aldundiari ohartarazi dio zorpetze mailaren balizko malgutzeak ez duela metroko 3. linearen finantziazioa bermatuko. Koalizioko batzarkide Aitor Torrek azpimarratu du lanen aurrekontua 286 milioi eurokoa dela eta %86ko gain-kostua pilatu duela orain arte.

EHBildu Metroko 3. linearen lanak amaitzearen alde dagoela baieztatu du Torrek eta lanak “lehenbailehen” bukatzearen ladekoa dela koalizioa, “bizilagunengan sortzen ari den kalteengatik”. Dena den, gain-kostuaren inguruko kontrol zorrotza eskatu dute EHBildutik eta gehiegizkok kostuak “PNVren eta PSEren arteko lehia alderdikoiaren ondorio” direla ziurtatu dute. Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Garraio Partzuergoan eta Bilboko Metroan eman da lehia hori Torreren iritziz.

Gainontzeko taldeek orain arteko gestioa ontzat eman izana salatu du koalizioko batzarkideak eta “diru gehiago jar dadila besterik ez eskatzea” leporatu die “gain-kostuen zergatiei buruz inolako hausnarketarik egin gabe”. Torreren hitzetan, “metroko lanak egiazko beharretara egokitzeko garaia da, linearen funtzionalitatea helburu hartuta”.

INFO + BRANKA