Txurdinaga auzoak 216 etxebizitza publiko berri izango ditu

bertonaldizkaria 2013ko ira. 18a, 16:09

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bilboko hiru auzotan babes ofizialeko 400 etxebizitza berri eraikitzea adostu dute gaur.

Txurdinaga, Iturrigorri-Gardezabal eta Arangoiti auzoei eragingo diete. Horietan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustapen eta babes publikoko gutxienez 415 etxebizitza eraikiko ditu, bi erakundeek higiezinen ekimen publikoak sustatzeko hitzartutako lankidetza-politikaren barruan.

Txurdinaga auzoak 216 etxebizitza publiko berri izango ditu 2015etik aurrera. Urte horretan amaituko da, bada, 144 BOEren eta 72 etxebizitza tasaturen eraikuntza. Aurretik, Jesus Galindez kalea Sagardotegirekin eta Zubisiku bidearekin lotzeko oinezkoentzako bigarren sarbidearen lanak egingo dira.

INFO + BIZKAIA IRRATIA