El Ave Maria ikastetxearen inguruetan bide segurtasunerako hainbat obra egin ditu Udalak

bertonaldizkaria 2013ko urr. 21a, 13:48

Oinezkoen pasabide berria egin da, semaforoak erregulatuta, 114. zenbakiaren parean, ikasleen eta inguru horretako biztanleen segurtasuna handitzeko. Era berean, 30 zentimetroko altuerako hormatxoa bota eta Arabella auzoko irisgarritasuna hobetu da.

Bilboko Udalak bide-segurtasuna handitzeko zenbait obra egin ditu -seinaleak jarri eta irisgarritasuna hobetu- Zabalbideko “El Ave Maria” ikastetxearen inguruetan eta ondoko Arabella auzoan.

Hain zuzen ere, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak oinezkoen pasabide berria egin da, semaforoak erregulatuta, 114. zenbakiaren parean, ibilbide egokia egiteko eta ikasleen eta inguru horretako biztanleen segurtasuna handitzeko.

Era berean, seinale egokiak jarri ditu, abiaduraren muga orduko 30 kilometrokoa dela gogorarazteko, gainera, gidariak behar baino abiadura handiagoan joan ez daitezen, zeharkako bandak jarri ditu galtzadan.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak ere egin ditu Udalak, hain zuzen ere, 30 zentimetroko altuerako hormatxoa bota du oinezkoen joanetorriak errazago egiteko eta baldosa podotaktilak jarri ditu.