Erlea Maneros Zabala mahatsorriaren lanak Guggenheimen

bertonaldizkaria 2013ko urr. 30a, 09:45

Hiru artista euskaldun gazteren lanak Bilboko Guggenheim museoan ikusgai izango dira 2014ko otsailera bitartean.

Iñaki Garmendia eta Xabier Salaberria gipuzkoarrekin batera, egun Los Angelesen (AEB) bizi den Erlea Maneros Zabala begoñarraren lanak biltzen ditu erakusketak “Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa” izenburupean.

Azken 10 urteotako lanak dira Guggenheimen paratu dituztenak eta horiez gain museoak berak eskatutako obra berri bana.

Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) Euskal grafia; tipografia eta apaingintza: 1961-1967 sortu du, kobre gainean grabatutako 39 xaflaz osatutakoa. Egiz (1950-1952) aldizkari klandestinoa galerazi ostean, sortutako Sine Nomine agerkaria du oinarrian lanak. Lazkaoko beneditarren artxibategian berreskuratu ditu xaflak.

INFO + www.guggenheim-bilbao.es/eu

INFO + Bizkaie!