Bilboko Euskal Museoaren "Altxorra"

bertonaldizkaria 2014ko urt. 16a, 11:57

Bilboko Euskal Museoak, ikus-entzunezko proiekzio multzo baten bidez "Altxorra.Tesoros Vivos. Experiencias significativas de Ocio" proiektuaren emaitzak aurkeztuko ditu. XX. mendearen bigarren erdian aisiaren eta kulturaren munduarekin zerikusia izan zutenen oroitzapen, bizipen, gogoeta eta lekukotasunei buruzko elkarrrizketa-sorta bat da.

Proiekzioak ostegunero eta bederatzi asteen zehar aurkeztuko dira. Ekimena BIZKAILABek eraman du aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, Bizkaiko ondare kulturala gordetzeko, babesteko eta zabaltzeko helburuarekin.

Ekitaldia: Lehenengo astea Ikus-entzunezkoa 

Xabier Amurizaren ( Bertsolaritza) eta Ramiro Pinillaren. (Literatura) bizipenak, gogoetak eta lekukotasunak.

Eguna: 2014-01-16

Tokia: Euskal Museoa, Miguel de Unamuno plaza 4.

Ordua: 12:00, 13:00, 17:00, 18:00

Iraupena: 30 minutu

Bisitarientzako argibideak

Asteartetik ostiralera arteko ordutegia: 11:00etatik 19:00etara.Larunbatean: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00tatik 19:00etara Igandeetan: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita. Sarrera orokorra: 3 € Sarrera murriztua: 1,5 € (ikasleak) Doako sarrera: 12 urtetik beherakoak eta erretiratua.