Ascensores de Begoña SA enpresak zerbitzua etengo du larunbatetik aurrera

bertonaldizkaria 2014ko ots. 12a, 11:05

Enpresak langileei jakinarazi die larunbata (otsailak 15) izango dutela azken laneguna. Larunbateko 23:00etan bukatuko dute euren eginbeharra.

Errentagarritasun faltagatik (azken bost urtetan 100.000 bezero galdu ditu) eta Surbisaren aginduz igogailuko dorrean egin beharreko konponketa lanei aurre egiteko ezintasunagatik (eraikineko osagaien askatze eta erorketak ekiditeko) hartu du Ascensores de Begoña SA npresak 2043 urtera arte duen ustiatzeko emakida eteteko erabakia.

Bost langile lanik gabe geratuko dira (azken bi nominak krobatzeke dituztela) eta milaka mahatsorri 64 urteko historiadun garraiobide gabe.

Azken hileotan Bilboko udalbatzarrean eta Eusko Jaurlaritzako Garraio batzordean Begoñako igogailuaren etorkizunari buruz eztabaidatu den arren, ez da akordiorik adostu.

INKESTA: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren itxierari?

Irantzu, Uribarri: "Txarto, garraiobide bat kentzen dutelako. Umea logopedarengana eramateko erabiltzen dut igogailua".

Elena, Kastaños: "Bizi osoa darama igogailuak gure artean, txikitatik ezagutu dut. Kentzen dutenean bestelako garraio garestiagoak erabili beharko ditugu".

Iciar, Artazamina: "Oso gaizki. Begoñako igogailua historikoa da eta desnibel handia gainditzen laguntzen die hiritarrei".

Jose Manuel, Sopela: "Beharrezkoa iruditzen zait. Gainera, oso begiratoki polita da".

Olga, Sopela: "Astero erabiltzen dut. Beharrezkoa ez balitz ez nuke erabiliko, baina astero darabilt".

Mikel, Zabalbide: "Bilboko osagai da. Urrun dauden auzoak lotzen ditu, baliagarria deritzot".

INFO+ Deia