Uxue Alberdiren bisita Irakurlearen Txokora

prestaldizkaria 2014ko mar. 5a, 09:13
SUSA argitaletxea
Deustualdeko zein Bilboko irakurzaleek hitzordua berezia dute gaur, 20:00etan, Bidarte Auzo Etxean egingo den Irakurlearen Txokoan. Bertan, Uxue Alberdik "Euli Giro" liburua aurkeztu eta honen inguruko solasaldia bideratuko du.

Bederatzi ipuineko sortak osatzen du Uxue Alberdi bertsolari, kazetari eta idazlearen Euli giro liburu berria (Susa, 2013). Liburuko protagonista emakumezkoak ez ditu ez adinak ez ogibideak lotzen, ezta bizi duten momentuak ere, baina euren gorputzek eta fisikotasun horretatik sorturiko sentipenek toki zentrala dute narrazioetan; bizi-grinak mugitzen ditu orain amorruz, orain desiraz, orain samurtasunez, orain mendekuz. Uxue Alberdiren prosa gardena da kontaeran, bizitasuna dauka erritmoan, aberatsa da detaileetan, zorrotza da estrategian.

Deustualdeko zein Bilboko irakurzaleek gaur dute hitzordua Uxue Alberdirekin, 20:00etan, Bidarte Udaltegian.

Liburuaren inguruko informazio gehiago jasotzeko irakurri hemen Iraitz Urkulo, literatur kritikariak, azaroan BERTON aldizkarian argitaratutako kritika.