Athletic

"Lehoiak Ametsetan" ipuin interaktibo sorta aurkeztu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak

uriola.eus 2014ko mar. 7a, 10:37

Iribar eta Bixenta, ipuinetako protagonista
Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak batera telefono mugikor eta tabletetarako Lehoiak ametsetan: Bixentaren abentura zurigorriak izeneko upuin interaktibo sorta aurkeztu dute. Ipuinok Kirmen Uribek idatzi ditu, eta ilustrazioak Asisko Urmenetarenak dira

Ipuin sorta zazpi ipuinek osatzen dute. Lehenengo hirurak gaur aurkeztu dituzte San Mamesen, eta gainerako laurak datozen asteotan gainerako laurak zabalduko dira.  Honako gaiak eta pertsonaiak agertuko dira ipuinotan:  Mr. Pentland, Iribar, Zarra, Athletic Clubeko emakumeak, gerra garaiko pasadizoak edo Athleticekoa izatea zer den.

Ipuinetako baten protagonista Jose Angel Iribar bera da, eta Iribarrek bere ahotsa ere sartu du ipuinean.

App honen helburua da gurasoen eta haurren artean euskararekiko motibazioa handitzea Athleticen baloreen transmisioa  ardatz modura hartuta (kiroltasuna, garena harrotasunez adieraztea, errespetua, konpromisoa…).

Ipuinak entzun egiten dira, eta irakurri ere irakur daitezke azpi-tituluen bitartez. Aplikazioa iOS eta Android plataformetarako dekarga daiteke dohainik.

Ipuin eta pasadizo berrien bila

Era berean, hartzaileen parte-hartzea sustatzeko asmoz, Athleticen inguruko istorio bat edo talde zurigorriarekin lotutako pasadizo hunkigarrien bat kontatzeko daukanak egin dezake ipuina@lehoiakametsetan.com helbidera bidalita. Bidalitako gaien artean bat aukeratu eta horren gainean idatziko da ipuin bat, baita aplikaziora igo ere.