Bilbo Ainhoa Conceiroren ikuspuntutik

uriola.eus 2014ko mar. 12a, 11:54

Ainhoa Conceiroren argazkiak ikusgai ditugu BERTON aldizkariko 173. zenbakiko Irudi Albumean. Conceiro ezagutzen duenak badaki kamera beti gainean daramala eta gaurkoan, Bilboko argazki polit batzuk erakutsi dizkio Bilboko Uriolari.

Ez du gogoratzen “kamerarik gabeko oporrik”. Agian horrek bultzatu zuen 18 urterekin bere lehen kamera digitala erostera. Gaur egun “bizimodu bat” da: “Ezagutzen nauenak badaki beti kamera eramango dudala. Badago bateren bat kameragatik jeloskor jarri dena”, dio barreka Ainhoa Conceiro Latorrek. Argazkiak objektu batean zentratzea gustuko du “bai forman, bai kolorean, bai egituran”. Eduki asko argazki berean sartzerakoan, “ulertezina bihurtzeko arriskua” dago. “Paradisu baten aurrean egon zaitezke eta hogei argazki aterata ere batek ere ez transmititzea ezer. Une hori kamerarik gabe disfrutatzeko da”.

“Zerk baino garrantzia handiagoa du une egokian bertan egoteak; argazkilaritza espontaneoa. Egoera egokiak bistatik ihes ez egiteko, kamera bat gainean izatea beharrezkoa zait. Argazkilaritza arkitektonikoak ere asko erakartzen nau. Eraikinen formak, materialak eta koloreen kontrasteak markoan sartzearen kontuak obsesionatuta nauka. Argazkia ikusi eta ateratzen duzun momentuan erraza dirudi. Baina zaila da argazki on bat ateratzea, faktore askok eragiten dute”.

www.flickr.com/photos/90039288@N05/

Ainho_ita

Erlazionatuak

Herri Kirolak plazatik haratago

bertonaldizkaria 2014 api 08 Kirola