AEBetan eta EBean adosten dauden Merkataritza Libreko Itun Transatlantikoa gainean arituko da Susan George datorren astelehenean. Hitzaldia ELA sindikatuaren egoitzan izango da eta bertatik helarazi digutenez, “Itun horren bidez, multinazionalei eskubide bereziak eman nahi zaizkie estatuen kalteetan”.
Sindikatuko lagunek gehitu dute, “berebiziko garrantzia duela Itun hau geldiarazteak” eta informazio gehiago jaso ahal izateko, Susan Georgeren hitzaldira gerturatzeko gonbitea luzatu diete parte hartzaile posible guztiei.