Zazpigarren urtea da BBVAren aurkako plataformak Akziodunen Biltzarrean batzen diren ordezkarien kudeaketa salatzeko protesta egiten duela Euskalduna Jauregian. Besteak beste, krisiaren finantzaketa, armagintzako inbertsioa, ingurugiro eta giza eskubideen urraketa, lan baldintzak ”kaskarren” sustapena, paradisu fiskalen erabilpena eta giza erantzukizun korporatiboa eza leporatzen diote BBVAri.
Gauzak horrela, "BBVAren dirua odolez zikinduta dagoela" irudikatu duen ekintza egin dute. Era berean, krisia "bankuen aurrera eramandako espekulazioak eragin" duela eta ondorioak "herritarrok ordaindu behar ditugula, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio" plazaratu dute.
Bankuek aurrera eramandako espekulazioak eragindako krisia, hain zuzen ere, nahiz eta ondorioak herritarrok ordaindu behar izan ditugun, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio.