Bilboko Udalak hiriko mapa toponimikoa eguneratu du

uriola.eus 2014ko mar. 21a, 08:11

Hirigintza Sailak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin lankidetzan, plano berriaren 15.000 ale argitaratu ditu. Horretan sartu dira dagoeneko amaitu diren edo abian dauden hirigintzako hainbat elementu garrantzitsu, esate baterako, Zorrotzaurre edo Basurtu-San Mameseko sarbide berriak.

Mapa doan banatuko da Bilbao Turismoren bulegoetan, Udaltegietan eta atentziorako Udalaren gainerako bulegoetan. Gainera, www.bilbao.net webgunean ere egongo da. Euskeraz zein gaztelaniaz argitaratu den Bilboko mapa toponimiko berriarekin batera kale-izendegia, Zazpi Kaleko xehetasunezko planoa eta udalerri osoaren planoko argazkia agertzen dira.

Bilbon, 2014ko martxoaren 19an. Bilboko Udalak hiriko mapa toponimikoaren edizio berria argitaratu du. 2008ko aurreko bertsioa eguneratu eta dagoeneko amaitu diren edo abian dauden hirigintza elementu garrantzitsu berriak islatzen ditu, esate baterako, Zorrotzaurreko etorkizuneko irla, Basurtu-San Mameseko sarbide berriak edo bizitoki zein ekipamenduetarako Garellanoko erabilera berriak.

Bilboko mapa toponimikoa Bilboko Udalaren Hirigintza Sailak egin du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailarekin lankidetzan. Udalerriaren ikuspegi orokorra eta eguneratua eskaintzen du 1:12.500 eskalan. Gainera, hurrengo alderdiei buruzko informazio gaurkotua dauka: instalakuntza eta ekipamendu publikoak, garraiobideak, ikastetxeak, osasun-etxeak, etab.

Halaber, mapa toponimiko berrian Bilboko Eraztun Berdeari buruzko informazio kartografiko zehatza eskaintzen da, altitudeko kotak mugatzen dituzten isolineen bitartez, eta 2008tik bide-sarean izandako aldaketak jasotzen ditu, esate baterako, "Supersur" autobidea edo Basurtu-San Mameseko autopistarako sarbide berriak.

Bestetik, Zorrotzaurreko lur-eremuko behin betiko diseinua ere sartu du Deustuko Kanalaren irekierarekin eta Deustua Zorrotzaurreko etorkizuneko irlari lotuko duen zubi berriarekin. Horri esker, Bilboko mapa toponimiko berria luzarorako egongo da indarrean.

Azkenik, maparekin batera eguneratutako kale-izendegi bat, Zazpi Kaleko xehetasunezko plano bat eta 1:8.000 eskalan Bilbo osoko ikuspegia eskaintzen duen 2012an egindako planoko argazki bat daude.

Bilboko mapa toponimikoaren eguneraketa horren 15.000 ale argitaratu dira, Bilbao Turismoko bulegoetan, Udaltegietan eta Bilboko Udalaren atentziorako bulegoetan doan banatzeko. Mapa hau www.bilbao.net webgunean dago ikusgai.