Etxeratek jakinarazi duenez, istripua gaur goizean gertatu da. Salamancako Topas espetxean dauden hiru presoren bikotekideak autoz bisitara zihoazela, Burgosko probintzian txakur bat irten zaie autopistara eta jo egin dute. Talkaren ondorioz, esan bezala, hiru lagunek ez dute kalterik jaso; autoak bai, ordea.
Txente Askasibar 18/98 sumarioan epaitu eta zigortu zuten, bere militantzia politikoaren ondorioz. Hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Gaizka Astorkizaga, ostera, sei urteko espetxe kondenaz zigortu zuten 2012an. Gaur egun Topasen daude biak preso, etxetik 450 kilometrora.
Informazio gehiago, Etxeraten webgunean.