Ingeniariek desafioa bota diete Deustukoei

uriola.eus 2014ko api. 1a, 20:00

Iazko estropako galtzaile gisa, Deustuko unibertsitateko ikasle Erik Expositok luzatu du gaur desafioa eta Ingeniaritza Goi Eskolako Iñigo Martinez de Alegria irakasleak onartu du lehenengoak lurrera botatako arrauna altxatzean.

Ostegun Santu egunez, apirilaren 17an, jokatuko da Deustu-Ingeniariak estropadako 34. norgehiagoka Bilboko itsasadarrean, 13:00ean.

Iaz Ingeniariak izan ziren garaile. 13. bandera eskuratu zuten. Deustukoak, berriz, 20 banderaren jabe dira.